Hemen da Uribe on Tourraren edizio berri bat!
Murgildu zaitez Uriberen esentzia zirraragarrian “Uribe On Tour” ekitaldiarekin, uztailean eta abuztuan ahalik eta gehien gozatzeko jarduera zirraragarriz betetako programa.
4x4ko ibilbideak, Bizkaiko Flyscha ezagutzeko bisita gidatu erakargarriak, txikienentzako yinkanak, museoak, arte eta gastronomia jaialdiak…baita tokiko kultura gastronomiko aberatsa ezagutzeko aukera, txakolin upeltegi eta artisau garagardo fabriketara bisita eginez. Presta zaitez esperientzia ahaztezinak ingurune paregabe batean bizitzeko!

Adi egitarauari! 👇
| EKOBIDEAK Bisita gidatuak Leioan eta Bizkaiko Flysch-a Kontaktua: ekobideak@gmail.com www.ekobideak.com | San Juan de Gaztelugatxe Datak: uztailaren 1etik abuztuaren 31ra Oruda: 11etan Prezioa: 25 €/pertsonako Leioa Pausoz Pauso. Artatza Jauregira bisita Datak: uztailak 6 / abuztuak 3 Ordua: 10:15 euskaraz / 12:00 gaztelaniaz Prezioa: 3,5 €/pertsonako (pintxo + txakolia Leioako tabernetan barne) Leioa Pausoz Pauso. Errotetatik jauregietara Data: uztailak 13 Ordua: 11etan Prezioa: 3,5 €/pertsonako (pintxo + txakolia Leioako tabernetan barne) Leioa Pausoz Pauso. Leioako altxorrak Data: uztailak 27 Ordua: 11etan Prezioa: 3,5 €/pertsonako (pintxo + txakolia Leioako tabernetan barne) Leioa Pausoz Pauso. Zientzia Naturan Data: abuztuak 10 Ordua: 11etan Prezioa: 3,5 €/pertsonako (pintxo + txakolia Leioako tabernetan barne) Leioa Pausoz Pauso. Itsasadarrari begira Data: abuztuak 31 Ordua: 11etan Prezioa: 3,5 €/ pertsonako (pintxoa + txakolina barne Leioako tabernetan) Sopela. Meteoritoaren aztarna Datak: uztailak 6/abuztuak 23 Ordua: 11etan Prezioa: 8 €/ pertsonako Bakio. Sumendi bat hondartzan? Datak: uztailak 12/abuztuak 9 Ordua: 11etan Prezioa: 8 €/ pertsonako Barrika. Tolesturen katedrala Datak: uztailak 27/abuztuak 24 Ordua: 11etan Prezioa: 12 €/ pertsonako Armintzako Flysch beltza Datak: uztailak 26/abuztuak 10 Ordua: 11etan Prezioa: 8 €/ pertsonako |
| MUNGIA Familientzako bisita gidatua | Gozatu Mungian! Datak: uztailak 18/irailak 5 Ordua: 11etan Kontaktua: Pinsonmap pinsonmap.viajes@gmail.com |
| 4X4OCIOAVENTURA – BAKIO 4×4 ibilbidea Euskal Kostaldea | 4×4 ibilbidea Euskal Kostaldean Datak: egunero Ordua: 10:00/16:00 Prezioa: 50 €/ heldu; 40 €/ 8 eta 11 urte bitarteko adingabe; 20 €/ 7 urtera arteko adingabe (gomendatutako gutxieneko adina: 4 urte) Kontaktua: Bakioko Turismo Bulegoa bakio @ 4x4ocioaventura.com www.4x4ocioaventura.com |
| TXAKOLIN UPELTEGIAK Bisita gidatuak | Doniene Gorrondona Txakolina (Bakio) Uztaila: asteazkenero bisita gidatua ardo dastaketarekin. 18:30etik 19:30era | 17,50 €/ pertsonako Uztailaren 5ean eta 19an bisita gidatua, bertako produktuak dastatzeko eta bi ardo dastatzeko. 12:30etik 13:30era | 29,50 €/ pertsonako Uztailaren 12 eta 26an bisita gidatua ardo dastaketarekin. 12:30etik 13:30era | 17,50 €/ pertsonako Abuztua: asteazkenero bisita gidatua ardo dastaketarekin. 18:30etik 19:30era | 17,50 €/ pertsonako Abuztuaren 2 eta 16an bisita gidatua, bertako produktuak dastatzeko eta ardoak dastatzeko. 12:30etik 13:30era | 29,50 €/ pertsonako Abuztuaren 9 eta 23an bisita gidatua ardo dastaketarekin. 12:30etik 13:30era | 17,50 €/ pertsonako Kontaktua: Israel Tavera. Tel.: 645 21 37 82 bitxiak@donienegorrondona.com Txakoli Uriarte – Fika (Gamiz-Fika) Uztaila eta abuztua, bisita gidatuak upategian, txakolina egiteko prozesuaren azalpena eta dastaketa aperitiboa. Ordutegia: 11:00etatik 13:00etara Prezioa: 28 €/ pertsonako. Bisita gidatua, bi txakolin dastatzea (Uriarte Txakolina eta Uriarte Berezi Txakolina) eta aperitiboa (gildak, txorizoa, txistorra, irasagar gazta). Informazio eta erreserbak: 659 674 595 / 94 615 35 35 / info@txakoli-uriarte.com “Hamaiketako esperientzia” Gorka Izagirre Upeltegian (Larrabetzu) Ezagutu zuzenean Bizkaiko txakolinaren historia eta bilakaera. Gorka Izagirre Upategitik hamaiketakoa berreskuratu nahi dute, goizerdian hartu ohi den mokadutxoa. Ezagutu bertako txakolin sorta, ardo gazteenetik hasi eta elaborazio berezienetaraino, bertako produktuak dastatuz. Ardo dastaketa (Gorka Izagirre, G22, 42 Zura eta Ilun) eta Idiazabal gazta, urdaiazpiko eta gilda dastaketa. Bisitaren data: astelehenetik igandera 11:00etan Prezioa: 30 €/ pertsonako Argibideak eta erreserbak: https://www.gorkaizagirre.com/eu/erreserbak/ / 606 206 651 |
| PLENTZIA Bisita gidatuak | Plentziako ondare historikoan murgiltzea Data: uztailak 4/abuztuak 1 Ordua: 19:00etan Lekua: Plentziako Liburutegia Doakoa Informazioa eta erreserbak: Plentziako Turismo Bulegoa Itsas tradizioa Data: uztailak 27 Ordua: 10:30etan euskaraz / 12:00etan gaztelaniaz Lekua: Plazatxoa, Plentzia Doakoa Informazioa eta erreserbak: Plentziako Turismo Bulegoa Plentziako itsasadarra: Iraganeko bidea Data: Abuztuak 16 (euskaraz) eta Abuztuak 17 (gaztelaniaz) Ordua: 10:30etan Lekua: Plazatxoa, Plentzia Doakoa Informazioa eta erreserbak: Plentziako Turismo Bulegoa |
| BUTROEKO PLENTZIAKO MUSEOA (Plentziako Museoa) | “Plentziatik mundura” Aldi baterako erakusketa, uztaila eta abuztuan eskuragarri, itsasgizon plentzitarrak jaioterritik mundu erdia zeharkatzera abiatzen ziren mendeetara garamatzana. Askok helburu komertzialekin egiten zuten, ardoa, burdina edo egurra bezalako produktuak garraiatuz, baina euren bidaiak inoiz ahaztu ez zuten abentura bat ere izan ziren. Ikus ezazu nola Kantauriko txoko batetik bost kontinenteekiko loturak ehundu ziren. Objektu, dokumentu eta kontakizun pertsonalen bidez, Plentziara zerumugatik haratago eraman zutenen istorioak ezagutuko dituzu. Ordutegia: Asteazken eta ostegunetan 11:00etatik 16:00etara Ostiral, larunbat eta igandeetan 11:00etatik 19:00etara Astelehen eta Astearteetan: Itxita Informazio gehiago: https://museoplentzia.org/eu/aztertu/ |
| GORLIZ Arte y gastronomía | Dastatuarte Artez eta gasttronomiaz betetako jaialdia! Datak: uztailak 4, 5 eta 6 Informazio gehiago: https://www.visitgorliz.eus/dastatuarte/ |
| TXAKOLIN MUSEOA – TXAKOLINGUNEA Txakolinaren museoa | TXAKOLIN MUSEOA – TXAKOLINGUNEA (BAKIO) “URIBEREN KOLOREAK” Zatoz Txakolin Museoa-Txakolingunera Uribeko Txakolinaren kolore aniztasuna ezagutzera! Bisita gidatua + Uribeko 3 txakolin (zuria, gorria eta beltza) + Gilda 1. Prezioa: • Orokorra: 12 € • Murriztua: 8 €(60 urtetik gorakoak eta 26 urtetik beherakoak) * 18 urtetik beherako haurrak: 3,50 €(Hondarrabi Zuriko muztioa + pintxo bat) Informazioa eta erreserbak: +34 946 028 513 | txakolingunea@bizkaia.eus https://bizkaikoa.bizkaia.eus/detalleContenido.asp?id=250&t=1&idioma=EU |
| BAKIO | UMEENTZAKO ERRONKEN IBILBIDEA Data: uztailak 20 Ordua: 11:00etan Prezioa: 3 € ume bakoitzeko, betiere helduek lagunduta (gutxienez arduradun 1 4 umeko) Ibilbidearen amaieran, saria egongo da Izena eman Turismo Bulegoan edo 94 619 33 95/688 86 27 17/turismo@bakio.eus helbidean. “BAKIO VERDE” MENDI IBILBIDEA Data: abuztuak 17 Ordua: 10:00etan Turismo Bulegoan (Txakolin Museoa – Txakolingunea) Iraupena: 5 km Prezioa: 5 € Ibilbidearen amaieran, saria egongo da Izena eman Turismo Bulegoan edo 94 619 33 95/688 86 27 17/turismo@bakio.eus helbidean. |
| BOGA GARAGARDOA Artisau-garagardoa | BOGA GARAGARDOA – GARAGARDO ARTISAUA (MUNGIA) Boga gertutik ezagutu eta gure garagardoen dastaketa profesional batean parte hartu nahi duzu? Bisitaren barruan sartzen dira: – Ibilbidea lantegian. – Produkzio-prozesua gertutik ezagutzea. – Bere 5 garagardo adierazgarrienen dastatze profesionala (dastatze maridatua). Bisiten datak: ekainak 28/uztailak 12 eta 26/abuztuak 16 eta 30/irailak 13 eta 27 Prezioa: 16 € Iraupena: 2 ordu (12:00-14: 00) Informazioa eta erreserbak: https://boga.eus/denda/boga-factory/ 944 062 848/688 871 069 info@boga.eus |
| DRUKEN BROS BREWERY | DRUKEN BROS BREWERY (ZAMUDIO) Artisau-garagardoen bisita gidatua eta dastaketa. Data: uztailak 5 Prezioa: 20 € Informazioa eta erreserbak: https://drunkenbros.com/producto/copia-de-visita-guiada-con-cata-de-5-cervezas-sabado-5-de-julio-2025-copia/ |
| BURDIN HESIAREN OROIMENEZKO MUSEOA | BURDIN HESIAREN OROIMENEZKO MUSEOA (BERANGO) Uztaileko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 12:00-14: 00 eta 17:00-20: 00 Larunbatetan: 11:00-13: 00 eta 17:00-19: 00 Igandeetan: 11:00-13: 00 Jaiegunetan eta abuztuan: itxita. https://www.cinturondehierro.eus/ |
| BUTROEKO GAZTELU KLUB HIPIKOA Zaldiz paseatzea Butroeko gaztelutik kanpo | BUTROEKO GAZTELU KLUB HIPIKOA (GATIKA) Eman izena abentura honetan eta bizi esperientzia paregabea benetako zaldizko bat bezala! (begiralearekin gaztelu bitxia inguratzen duten bideetan barrena). Datak: asteartetik igandera Iraupena: 1 ordu Prezioa: 25 € pertsonako Erreserba: gutxienez 24 ordu lehenago Aldez aurretik esperientziarik izan beharrik gabe Informazioa eta erreserbak: 645 54 62 11/info@hipicabutron.es |
Eta azokak eta merkatuak guri bezainbeste gustatzen bazaizkizu, gogoan izan Uribeko hainbat udalerritan izango direla uztailean, abuztuan eta irailean.
- Zamudioko merkatua: uztailak 5
- Arrieta azoka: uztailaren 6an eta abuztuaren 3an
- Mungia: uztailak 5. Foruen enparantza. Baserritarraren eguna.
- Plentzia: abuztuaren 16an, gazta lehiaketa. Plaza eliza/irailaren 1a: San Antolin azoka. Ontziola plaza.
- Urduliz: abuztuaren 23an Andra Mari Antsonekoa Plazan.
- Gorliz: uztailak 25 Nekazal azoka – Santiago jaiak. Itsasbide-Hormaza Landa Plaza/Uztailak 26 eta 27 Artisau Azoka – Santiago Jaiak. Itsasbide-Hormaza Landa Plaza
- Bakio: uztailaren 10ean eta abuztuaren 14an azoka.
Badakizu nondik hasiko zaren? 😜
Sartu gure webgunean eta deskargatu programa osorik, xehetasunak ez galtzeko 👉 https://www.uribe.eu/hasiera
Aurtengo udan, Uribe zain duzu!🤗
Deja tu comentario