Aste Santua bueltan dagoela, planak egiten arituko zara. Hondartza edo mendia, kostaldea edo barrualdea, erlaxatu edo aktibatu…
Eta aukeratu behar ez bazenu? Horretaz guztiaz gozatu ahal izateko tokia balego?
Aurten Uribe ezagutzera gonbidatzen zaitut! Ba al zatoz?

PLASENTIA DE BUTRÓN MUSEOA (PLENTZIA)

Ez galdu “Cantabria: Hierro, sal y silencio” erakusketa!

Kantauri itsasoko 16 pezio eta haien istorioei buruzko erakusketa, 100 metroko sakoneraraino ateratako argazki ikusgarriekin batera. Martxoaren 31ra arte eskuragarri.

Era berean, martxoaren 22an, ostirala, arratsaldeko 18:00etan PiE-n (Plentziako Itsas Estazioa) aldi baterako erakusketari buruzko hitzaldi bat egingo da urperatzeak egin zituzten urpekari batzuekin.

Informazio gehiago https://museoplentzia.org/eu/hasiera/


IZENADUBA BASOA (MUNGIA)

Gozatu Bizkaiko baserririk zaharrena eta Euskal Herriko zaharrenetakoa den Landetxo Goikoa baserriaren ateak irekiko dizkizun bisita gidatuarekin eta talo tailer batekin. Plan ezin hobea familian gozatzeko!

Bisita gidatua:7 €
Bisita + Talo tailerra: 10 €
Datak: maiatzak 28, 29, 30 eta 31 / apirilak 6 eta 7
Ordutegia: 11:00 / 17:00
Informazio eta erreserbak: 94.674.00.61 / izenaduba.basoa@gmail.com
www.izenaduba.com/landetxo-goikoa


GORKA IZAGIRRE UPATEGIA (LARRABETZU)

Gozatu hamaiketako eder batez, txakolin dastaketa batekin batera Larrabetzuko Gorka Izagirre Upategian. Dastatu gilda klasikoa, urdaiazpiko iberiko goxoa eta Idiazabal gazta bikaina, ardo gazteenarekin eta elaborazio berezienekin batera (4 ardo dastatzea barne).

Bisitak: astelehenetik igandera 11:00etan
Prezioa: 25 € pertsonako
Aldezaurretik erreserbatzea beharrezkoa da: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:30etara 606 206 651 telefonoan edo https://www.gorkaizagirre.com/eu/ web gunean.


DONIENE GORRONDONA TXAKOLINA ETA ZABALA TXAKOLINA UPATEGIAK (BAKIO)

Eta oraingoan mahastietan sartzen bagara? Txakolina egiteko prozesua ezagutu, mahastiak zeharkatuz eta upeltegia bisitatuz. Bukatu txakolin beltza eta txakolin zuria dastatuz.

Data: martxoak 30, 12:00etan
Prezioa: 17 € pertsonako
Informazio eta erreserbak: Bakioko Turismo Bulegoan (Basigoko bide Nagusia, 3; Txakolingunea Eraikina), 94 619 33 95 telefonoan edo turismo@bakio.eus emailean.


SPUTNIK CLIMBING (BERANGO)

Inoiz eskaladaren munduan murgildu nahi izan baduzu, Sputnik Climbing Berango-rekin egin ahal izango duzu. Oraingoan eguraldia ez dizu aitzakia bezala balioko!

Heldua zein gazte, kirolaria zein zalea, emozio berrien bila bazabiltza anima zaitez esperientzia honekin, eskalatzen ondo pasatzen irakatsiko baitizute. Ez kezkatu, zure beharrak edozein direla ere, zuri egokitutako plan bat dute!

Data: egun guztietan
Prezioa: gazteak 9 €, nagusiak 12 €
Informazio eta erreserbak: berango@sputnikclimbing.com emailean edo 747 45 42 64 telefonoan.


4x4OCIOAVENTURA (BAKIO)

Anima zaitez Bakio eta Gaztelugatxeko Donienetik doan 4x4an ibilbide honekin.
Ezagutu flora eta fauna aktoktonoak eta gozatu kostaldeko ikuspegi pribilegiatuez. Adin guztietarako eta primeran pasatzeko ibilbidea.

Datak: egun guztietan, hilabete osoan, goizez eta arratsaldez
Ibilbidearen prezioa: 50 € pertsonako.
Informazio eta erreserbak 608876271 / 609648999 / 946194138 telefonoetan, bakio@4x4ocioaventura.com emailean edo www.4x4ocioaventura.com web gunean.


PLENTZIA

Bisita gidatua: “Cantabria. Hierro sal y silencio”.

  • Datak: martxoak 23 (euskeraz) eta martxoak 24 (gazteleraz).
  • Ordua: 11:30etan
  • Topagunea: Plasentia de Butrón Museoa.
  • Gehienezko pertsonak: 15
  • Prezioa: Doan.

Izena emateko: Plentziako Turismo Bulegoan, 946 77 41 99 telefonoan edo https://visitplentzia.com/eu/ web gunean.


Bisita gidatua: “Tradición marinera

  • Datak: martxoak 31
  • Ordua: 10:30etan (euskeraz) eta 12:00etan (gazteleraz)
  • Topagunea: Plentziako Turismo Bulegoa
  • Gehienezko pertsonak: 20
  • Prezioa: Doan.
  • Izena emateko: Plentziako Turismo Bulegoan, 946 77 41 99 telefonoan edo https://visitplentzia.com/eu/ web gunean.

SONDIKA NATURA ETA ONDAREA IBILBIDEA (SONDIKA)

Animatzen zara familian ondorengo ibilbide zirkularra egitera? 4,5 km, Sondikako udaletxetik abiatuta, Txorierri bailarako udalerri honetako natura eta ondare txoko ezezagunak zeharkatzen ditu. Harrituko zaitu!

Data: martxoak 30, 11:00etan
Doan
ADR Jata-Ondo LGA-k antolatua.
Informazioa eta erreserbak: 666 857 761 / ekobideak@gmail.com


TXAKOLINGUNEA (BAKIO)

Zatoz ardo berezia, paregabea eta propioa den txakolinaren ezaugarriak eta elaborazio prozesua ezagutu eta azken aldian izan duen historia eta bilakaeraren berri izatera, Bakioko “Txakolin Museoa-Txakolingunea” ren ikus-entzunezkoen eta baliabide interaktiboen bidez.

Ikus ezazu nola upategiek, tradizioaren balioei atxikita egon arren, nola ez dieten teknologia berriei uko egiten, azken aurrerapenak ekoizpen tradizionalaren prozesuan sartuz.
Ba al zenekien txakolin zuria dela ezagunena, baina badirela txakolin arrosa egiten duten upeltegiak? Eta txakolin beltza ere ekozten dela?

Asteartetik igandera, 10:00etatik 14:00ak arte (azkenengo bisita 13:00etan)
Martxoak 28, 29, 30 eta 31: goizeetan 10:00etatik 15:00ak arte (azkenengo bisita 14:00etan) / Arratsaldez: 16:00etatik 19:00ak arte (azkenengo bisita 18:00etan)
Apirilak 1: 10:00etatik 15:00ak arte (azkenengo bisita 14:00etan)


BODEGA TXAKOLI URIARTE UPATEGIA (GAMIZ-FIKA)

Zatoz Uriarte Txakolin Upategira eta bizi ezazu esperientzia gastronomikoa upategia bisitatzen eta bertako txakolinak dastatzen, pintxo gozoez lagunduta.

Datak: martxoak 28, 29 eta 30
Ordutegia: 11:00etatik 13:30ak arte
Prezioa: 20 €
Barne: 2 txakoli Uriarte, 2 txakoli Uriarte Berezi, 4 pintxo
Informazio eta erreserbak: 659 674 595 / 94 615 35 35


PARAPENTE BIZKAIA (SOPELA)

Ausartuko al zinateke zerua parapentez zeharkatzen?
Bizi ezazu esperientzia ahaztezina Bizkaiko Flyschetik parapentean doan hegaldiaz gozatuz eta inork gutxik ikusiko zuen Bizkaiko kostaldeko txoko natural honen panoramika ikusiz.

Prezioa: 55€ ekintzaren bideoa barne.
Informazio eta erreserbak: 688 625 460 / info@parapentebizkaia.com


LASTOETXE LANDETXEA (MEÑAKA)

Ezagutzen al duzu Meñakako Lastoetxe landetxea? Hala ez bada, honako hau aukera ona izan daiteke!
Zer iruditzen zaizu txakolin, gazta eta antxoekin (KM 0) egindako maridaja dastatzeko aukera izatea?

Datak: martxoaren 28tik 31ra eta apirilaren 1ean, 13:00etan.
Prezioa: * 2-4 PAX: 40€   // * 4pax baino gehiago: 25 €
Tokia: Bº EMERANDO, 1. 48120 Meñaka.
Informazio eta erreserbak: 656700764 / lastoetxe@gmail.com


EKOBIDEAK (BAKIO, SOPELA, BARRIKA)

Bizkaiko Flyschetik ibilbide gidatua egitea, txoko honetako interes geologiko handieneko lekuak ezagutzeko modu ezin hobea da. Milioika urte denboran atzera bidaiatuko duzu, paisaia eta ikuspegi ikusgarriez gozatu eta balio geologikoagatik oso bereziak diren txokoak ezagutu ere.

Gaztelugatxeko San Juan
San Joanen geologia. Gaztelugatxen, Bizkaiko kokagune ezagunenetako batean, gazteluen artean ezkutatuta, dragoiak merezi duen paisaia eta ondarea dugu.

Datak: martxoak 29 eta 31, 11:00etan (iraupena 2 ordu)
Prezioa: 25 € pertsonako
Topagunea: Informazio gunea, Urizarreta sarrera
Informazio eta erreserbak: 666 85 77 61 / ekobideak@gmail.com

Sopela. Meteoritoaren aztarna. 
Uribeko hondartza erreferente batean, uretatik metro gutxira, itsaslabarren artean ezkutatuta, iraganeko gertakari eta animaliez hitz egiten digun marka bat dugu.

Data: apirilak 6, 11:00etan (iraupena 1 ordu eta 30min)
Prezioa: 8 € pertsonako
Topagunea: Gorka Yarritu Surf Eskola.
Informazioa eta erreserbak: 666 85 77 61 / ekobideak@gmail.com / https://ekobideak.com/flysch-bizkaia/

Barrika, tolesen katedrala
Barrikan flyscha ez ezik (ikus daitekeen lekurik onenetakoa izanik), egitura harritsuak ere baditugu, itsaslabarretan forma ikusgarriak uzten dizkigutenak. Zatoz ezagutzera!

Data: apirilak 7, 11:00etan (iraupena 2 ordu)
Prezioa: 15 € pertsonako
Topagunea: Barrikako begiratokia.
Informazio eta errserbak: 666 85 77 61 / ekobideak@gmail.com / https://ekobideak.com/flysch-bizkaia/


SURF (BAKIO)

Surfa egiten ikasi nahi baina pausua inoiz eman izan duzun horietakoa bazara, Uriben erraz jarriko dizugu!

Zure beharretara egokitzen diren aukerak ditugu. Bai zure lehen aldia bada, bai zure teknika hobetu nahi baduzu edo, besterik gabe, jarduera horretaz gozatu nahi baduzu, Uriben profesional handiak ditugu, eta haiekin ikasi, hobetu eta, batez ere, uretan gozatuko duzu.

BAKIOKO URETAN SURF ESKOLA, surfean hasteko 1 ordu 30min-ko ikastaroak izango dituzu 35 €-tatik hasita (2 klase 3 ordu 60 € / 3 klase 4 ordu 30 80 €…). Klase partikularrak ere eskeintzen dituzte 50€-tatik hasita. Eta surfeatzen dakitenentzako, taulak ere alokatzen dituzte.
Informazio eta erreserbak: 680279526  / uretansurf@gmail.com / www.uretansurfing.com

LOKAL SURF BAKIOn, berdin dio zure lehen aldia den edo hobetzea besterik nahi duzun. Egin jauzi eta sentitu libre olatuen gainean!
Ikastaro pribatuak, asterokoak, asteburuetakoak, hobekuntza ikastaroak eta abar eskaintzen dituzte.

Informazio eta erreserbak: 615743528 / info@lokalsurfbakio.com / www.lokalsurfbakio.com/escuela


ETXEANDIA GARARDAUAK (URDULIZ)

Uribe eskualdea benetako paradisua bihurtu da artisau garagardoa maite dutenentzat. Horietakoa bazara, gure eskualdean kalitate handiko garagardoak ekoizten dituzten upeltegietako bat bisitatzera eta ezagutzera gonbidatzen zaitugu.

Barne: fabrikara bisita gidatua eta dastaketa
Data: martxoak 30, 18:00etan
Prezioa: 2 € pertsonako
Informazio eta erresebak: https://www.etxeandia.eus/


GEOBIZI

Ezagutu Sopelako Flyschak ezkutatzen dituen misterioak bi ibilbide hauekin:

Flysch Sopela Ibilbidea: martxoak 29, 11:00etatik 14:00ak arte
Prezioa: 7,5 € pertsonako

Haurreak dituzten familientzako fosilen ibilbide berezia (Sopela): apirilak 5, 10:30etatik 12:30etara
Prezioa: 10 € pertsonako
Informazio eta erreserbak: 677 170 921 /geobizi@hotmail.com / www.geobizi.com


AZOKAK

Azokak guri bezainbeste gustatzen bazaizkizu, gogoan izan Uribeko hainbat udalerritan egingo direla Aste Santuan.

  • MARTXOAK 17: Loradi Enparantza (MUNGIA)
    • Ganadu azoka. Ganadu eta baserriko productuen erakusketa eta salmenta. Umeentzako ekintzak.  
  • MARTXOAK 17: Zubiaurrealde auzoa (BAKIO)
    • San Jose Azoka. “Bizkaiko Txakolina” jatorrizko deiturako txakolin-uztaren aurkezpena. Bertako produktuen erakusketa eta salmenta. 
  • MARTXOAK 24: Askatasun plaza (LARRABETZU)
    • Txakolin Eguna. Larrabetzu eta Txorierriko txakolin dastaketa. Barazki, talo, gazta eta artisautza postuak egongo dira. 
  • APIRILAK 7: Eliza Enparantza (GORLIZ)
    • III Udaberri azoka. Erakusketa eta salmenta. Doako tailerrak.
  • APIRILAK 13: Foruen Enparantza (MUNGIA)
    • Landare azoka. Apaingarri eta fruta-arbolen erakusketa eta salmenta. Lorezaintzan aplika daitezkeen tekniken tailerrak.
  • APIRILEKO lehenengo larunbatean: merkatua Zamudion.
  • APIRILEKO lehenengo igandean: merkatua Arrietan.
    • Eskualdeko produktuak, tailerrak eta ekintza kultural eta gastronomikoak.

Badakizu nondik hasiko zaren? 24 udalerri dituzu zain, turismo eta aisialdi eskaintza zabalarekin. Zure zain gaude!