
Aurtengo Aste Santuari begira, dena duen toki baten bila zabiltza?
Uribe eskualdeak, Bizkaian, itsasoaren eta mendiaren arteko esperientzia ahaztezina bizitzera gonbidatzen zaitu.
Bilbotik minutu gutxira, Uribek paisaia ikusgarriak, tradizioa, historia eta publiko guztientzako jarduera eskaintza zabala uztartzen ditu. Abentura, erlazatzea, gastronomia edo kultura bila bazabiltza, hemen aurkituko duzu zure plan perfektua. Murgildu zaitez Uriberen esentzian eta bizi ezazu kontrastez beteriko esperientzia ahaztezina Aste Santuan.
Prest Uribe deskubritzeko? Zatoz gurekin! ;)
🍷 Enoturismoa eta nortasun propioa duten zaporeak
Txakolinaren lurraldeak ateak irekiko ditu Aste Santu honetan, Doniene-Gorrondona (Bakio), Uriarte Txakolina (Gamiz-Fika) eta Gorka Izagirre (Larrabetzu) upategietara bisita gidatuak eginez. Dastatzeek, mahastien arteko ibilaldiek eta bertako ekoizleekin egindako topaketek esperientzia sentsorial paregabe bihurtzen dute bisita bakoitza.
Artisau garagardoaren munduan ere murgilduko zara tradizioa eta berrikuntza uztartzen dituzten tokiko lantegiak bisitatuz, hala nola Boga garagardoa (Mungia) eta Drunken Bros (Zamudio).
Eta esperientzia osatzeko, ez galdu Txakolinaren Museoa-Txakolingunea (Bakio), non milaka urteko ardo honen historia eta bilakaera ezagutuko duzun.👇

DONIENE GORRONDONA TXAKOLINA (BAKIO)
🥂 Txakolina gure gastronomiaren arima zergatik den jakin nahi baduzu, nahitaezko hitzordua duzu Bakion. Zatoz gurekin Doniene Gorrondona upategia ezagutzera, lurretik botilarainoko ibilbide liluragarri batean. Bertako mahastien sekretuak ezagutuko dituzu, baita artisau-elaborazio baten xehetasunak ere, eta, jakina, jaiotzen den lekuan ‘salda’ paregabea dastatzearen plazerraz gozatuko duzu.
Mahastia, destilategia eta upeltegia + bi ardoren dastatzea + uztarketa (antxoak, gazta eta tomatea).
Data: martxoak 28, larunbata
Ordutegia: 12:00etan
Prezioa: 30,50 €/pertsonako
Mahastia, destilategia eta upeltegia + hiru ardoen dastatzea.
Data: apirilak 03, ostirala
Ordutegia: 12:00etan
Prezioa: 18 €/pertsonako
Mahastia, destilategia eta upeltegia + hiru ardoen dastatzea.
Data: apirilak 04, larunbata
Ordutegia: 12:00etan
Prezioa: 18 €/pertsonako
Informazio eta erreserbak: https://donienegorrondona.com/eu/

TXAKOLI URIARTE – FIKA (GAMIZ – FIKA)
🥂 Imajinatu goiz desberdin bat: eguzkiak bustitako mahastien artean paseatu, bere upeltegiko sekretuak ezagutu eta dastaketa batekin amaitu, non txakolin onenek artisau-pintxo sorta batekin uztartzen duten. Zentzumenentzako gonbidapen bikaina.
Datak: apirilak 2, osteguna; apirilak 3, ostirala; apirilak 4, larunbata; 11:00etatik 13:00etara
Prezioa: 28 € por pertsonako (2 URIARTE txakolin dastatze, 2 BEREZI txakolin dastatze, 4 pintxo – gilda, txorizoa, txistorra eta irasagar gazta barne)
Informazio eta erreserbak: 94 615 35 35 (bulegoa, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 13:00etara).

TXAKOLIN MUSEOA – TXAKOLINGUNEA (BAKIO)
Aste Santu honetan, Bakioren bihotzean, Txakolinguneak gure altxor gastronomikoaren bilakaerari ateak irekiko dizkio. Jakin ezazu Uribeko upeltegiek nola eboluzionatu duten, beren balio tradizionalak bere horretan mantenduz, ekoizpenean azken aurrerapenak txertatzen dituzten bitartean.🍇
Une ezin hobea da ardo berezi honen aurpegi guztiak gertutik ezagutzeko. Zuriaren freskuratik hasi eta hain ezagunak ez diren bitxietaraino: txakolin beltza eta arrosa. Gure nortasuna ulertzeko ezinbesteko bisita zurrutadaka. 🥂
Datak: apirilak 2, 3, 4 eta 5
goizez: 10:00etatik 15:00rak arte (azkenengo bisita 14:00etan)
arratsaldez: 16:00etatik 19:00ak arte (azkenengo bisita 17:30 etan)
Gainontzeko egunetan, asteartetik igandera: 10:00etatik 14:00ak arte (azkenengo bisita 13:00etan)
Informazio eta erreserbak 94 602 85 13 telefonora deituz edo txakolingunea@bizkaia.eus helbidera idatziz.

BOGA FACTORY (MUNGIA)
Boga gertutik ezagutu nahi duzu, garagardoak egiteko prozesua eta dastatze profesional batean parte hartuz? 🍻 Aste Santu honetan ez galdu aukera!
Anima zaitez eta zatoz fabrikara bisita bat egitera. Bertan, bere artisau-garagardoaren ekoizpen-prozesua hurbiletik ezagutzeaz gain, garagardo adierazgarrienak dastatuko dituzu dastaketa profesional batean.
Datak: martxoak 21 / apirilak 04 eta 18
Ordutegia: 12:00etatik 14:00ak arte
Prezioa: 18 € por pertsonako
Informazio eta erreserbak: 688 871 069 telefonora deituz, info@boga.eus helbidera idatziz edo https://boga.eus/tienda/visita-guiada-y-cata-2-2/ web gunean.

TXAKOMIC (LEIOA – BAKIO)
Binetak zapore ukitu batekin bueltan dira! Aste Santu honetan, komikiaren eta txakolinaren arteak bat egingo du Txakomic! ekitaldiaren edizio berri batean.🎨🥂
Mendibile Jauregia (Leioa) eta Txakolingunea (Bakio) marrazketa eta gastronomia formatu harrigarrietan batzen diren eszenatoki bihurtzen dira: dastatze ilustratuetatik hasi eta beste inon ikusiko ez dituzun showcooking eta tailerretaraino.
Datak: apirilak 17, 18 eta 19
Informazio eta erreserbak: https://bizkaikotxakolina.eus/eventos/txakomic/

DRUNKEN BROS BREWERY (ZAMUDIO)
Aste Santu honetan errutina hautsi eta ahosabaiari kapritxo bat eman nahi badiozu, Zamudioko Drunken Bros Breweryren Taprooma zure derrigorrezko geldialdia da.🍻
Ahaztu prozesio tradizionalak eta egin bat lupuluaren ‘liturgiarekin’: 10 txorrota prest fabrikatik atera berriak diren garagardoak zerbitzatzeko, zuzenean kainerotik zure edalontzira.🤘
Datak: ostiraletan eta larunbatetan
Ordutegia: 17:00etatik 23:00ak arte
Informazio eta erreserbak info@drunkenbros.com helbidera idatziz edo https://drunkenbros.com/taproom/ web gunea bisitatuz.
🌄 Abentura naturaren erdian
Uribe paradisua da aire librearen zaleentzat. Aste Santu honetan ekintza hauen artean aukeratu ahal izango duzu:
- Basoen eta kostaldearen arteko bide naturaletan zeharreko ibilbide gidatuak: aintzinako trenbidearen ibilbidean zehar Deriotik igarotzean. Ibilbide zirkularrak eta ibilbide gidatuak Gorlizen.
- 4×4 ibilaldiak, Bakiotik abiatuta txoko ezkutuak ezagutzeko.
- Nordic walking Gorlizen espezializatutako monitoreekin.
- Zaldiz ibiltzea Sea Horse hipikan (Urduliz), edertasun handiko landa-inguruetan.
- Golf-jarduerak paisaian ezin hobeto integratutako zelaietan (Urgoiti Jauregia – Mungia).
Maila eta adin guztietarako aukerak, betiere eskualdea bereizten duen hondo berde eta urdineko oihalarekin. 👇

LUTXANA-MUNGIA TRENBIDE ZAHARREKO IBILBIDEA (DERIO)
🚶Aste Santu honetan, Lutxana-Mungia trenbide zaharra zeharkatzera gonbidatzen zaitugu.
Ia ehun urtez, bide horiek izan ziren Txorierriko haranaren garapena bultzatu zuten motorrak. Gaur egun, ibilbide irisgarri bihurturik, Derioko ondare lokalean barrena bidaia zoragarria eskaintzen digute, historia eta xarma handiko ibilaldi baten bila dabiltzanentzat aproposa.
Data: apirilak 12
Ordutegia: 10:00etan
Distantzia: 4 km
Topagunea: Deriko San Isidro eliza
Doan
Leku mugatuak
Informazio eta erreserbak ekobideak@gmail.com helbidean edo 666 85 77 61 telefonoan.

IBILBIDE ZIRKULARRAK (GORLIZ)
🌄 Monitore espezializatu batek gidatuta, ibilbide hauek naturarekiko lotura sustatzeko, osasun fisikoa indartzeko eta parte-hartzea sustatzeko diseinatuta daude, Gorlizko ingurune naturalean esperientzia gogoangarriak eskainiz.✨
Datak: apirilak 12 eta 26
Ordutegia: 09:00etan
Topagunea: Ibarreta Plaza
Doan
Informazio eta erresebak: info@visitgorliz.eus / 946 77 43 48 / 688 818 876
Izen-emateak apirilaren 1etik aurrera Gorlizko Turismo Bulegoan, presentzialki edo telefonoz: 94 677 43 48 / 688 818 876!

NORDIC WALKING (GORLIZ)
🌿Monitore espezializatu baten gidaritzapean, parte-hartzaileek beren teknika hobetzen dute modalitate honetarako bereziki diseinatutako makilekin, eta, aldi berean, ingurune natural ikusgarriaz gozatzen dute. Irteera hauek ongizate fisikoa, naturarekiko lotura eta talde-elkarbizitza sustatzen dituzte, mendi-ibiliak eta nordic walking-a maite duten guztientzat esperientzia osasungarria, irisgarria eta suspergarria eskainiz.
Datak: apirilak 04 eta 18
Ordutegia: 10:00etan
Topagunea: Ibarreta Plaza
Informazio eta erreserbak: info@visitgorliz.eus / 946 77 43 48 / 688 818 876
Izena emateak apirilaren 1etik aurrera!

IBILBIDE GIDATUA (GORLIZ)
🪖 Ba al zenekien Gorlizko labarrek antzinako bataila eta estrategia militarren aztarnak dituztela?
Murgildu zaitez iraganean “Gorlizko gotorlekuak eta defentsak. Ahaztutako arkitektura” ibilbide gidatuarekin; herriaren defentsa-sistema ulertzeko aukera paregabea. Xabier Armendariz historialariaren eskutik, herriaren defentsa-arkitekturan eta historian izan duen zereginean murgilduko gara.
Data: apirilak 05
Ordutegia: 09:30etan
Iraupena: 3 ordu
Hizkuntza: gaztelania
Topagunea: Hondartzako Busterri parking-a https://maps.app.goo.gl/jvQNzupqMWGvoTvh7
Informazio eta erreserbak: info@visitgorliz.eus / 946 77 43 48 / 688 818 876

IBILBIDEAK BIZKAIKO FLYSCHETIK
Bizkaiko Flysch-ean zehar ibilbide gidatua egitea modu ezin hobea da Bizkaiko txoko honetako interes geologiko handieneko lekuak ezagutzeko. Denboran milioika urte atzera egin eta paisaia eta bista ikusgarriez gozatuko duzu, baita balio geologikoagatik bitxienak diren txokoez ere.🥾🌿
Gaztelugatxeko San Juan
San Joanen geologia. Gaztelugatxen, Bizkaiko kokagune ezagunenetako batean, gazteluen artean ezkutatuta, dragoiak merezi duen paisaia eta ondarea dugu.
Datak: martxoaren 28tik apirilaren 6ra
Ordutegia: 11:00etan
Iraupena: 2 ordu
Prezioa: 25 € pertsonako
Topagunea: turismo informazioko gunea, Urizarreta sarrera
Informazio eta erreserbak: 666 85 77 61 / ekobideak@gmail.com
Barrika, tolesen katedrala
Barrikan flyscha ez ezik (ikus daitekeen lekurik onenetakoa izanik), egitura harritsuak ere baditugu, itsaslabarretan forma ikusgarriak uzten dizkigutenak. Zatoz ezagutzera!
Data: apirilak 11
Ordutegia: 11:00etan
Iraupena: 2 ordu
Prezioa: 12 € pertsonako
Topagunea: Barrikako begiratokia
Informazioa eta erreserbak: 666 85 77 61 / ekobideak@gmail.com / https://ekobideak.com/flysch-bizkaia/

HIPIKA SEA HORSE URDULIZ
🐎 Ingurunearekin lotura berezi bat bilatzen bazabiltza, Urdulizko Sea Horse hipikak Uribe zaldi baten gainean ezagutzea proposatzen dizu.
Aste Santu honetan, 1 edo 2 orduko ibilaldi gidatuez gozatu, deskonektatzeko eta gure paisaiak ikuspegi paregabe batetik miresteko diseinatutako esperientzia. Gainera, etxeko txikienentzat, Aste Santuko kanpamentu dibertigarriak antolatu dituzte, zaldi-mundua giro ezin hobean ikasteko eta gozatzeko.
Informazio eta erreserbak 625 519 522 telefonoan eta https://hipica-sea-horse-urduliz-kjy0e6p.gamma.site/ web gunean.

FUN & GOLF URGOITI JAUREGIAN
Gozatu swing Aste Santuaz Mungiako Urgoiti Jauregian! ⛳
Errutinatik ihes egin eta Pitch & Puttera jolastera etorri profesionalen eskutik eta naturaz inguratutako zelai batean, deskonektatzeko eta aire zabaleko kirolaz gozatzeko aproposa.
Datak: apirilak 1, 8, 9 eta 10 – 11:00etaik 12:30ak arte
Iraupena: 1,5 ordu / 2 ordu
Prezioa: 28 € pertsonako (bolak eta makilak barne)
Gomendagarria oinetako erosoekin joatea.
Ezinbestekoa da 48 ordu lehenago erreserba egitea.
Informazioa eta erreserbak, 946 74 68 68 telefonoan.

JUMPYARD (BILBAO)
💥Adrenalina protagonista duen plan baten bila bazabiltza, JumpYard Bilbao ohe elastikoen parke bat baino askoz gehiago da. Aste Santu honetan etorri eta ausartu zure Sky Rider-en hegan egitera, desafio egin zure mugei Ninja Course-n edo Clip ‘N Climb eskalatu dibertsioa oso serio hartzen den espazio batean. Leku ezin hobea da haur, gazte eta helduek energia deskargatzeko eta irribarre bermatuarekin ateratzeko.
Datak eta orezioak:
Astelehenetik ostiralera: 14 € x 1 ordu (taldeak 12 € x 1 ordu)
Ostiraletan 20:00etatik 23:00ak arte – 14 € x 3 ordu
Larunbatetan eta igandeetan 10:00etatik 13:00ak arte – 12 € / 14:00etatik 17:00ak arte – 10 € / 17:00etatik 22:00ak arte – 15 €
Informazio gehiago https://jumpyard.es/bilbao/

4x4OCIOAVENTURA (BAKIO)
Anima zaitez 4×4 ibilbide honekin Bakio eta Gaztelugatxeko Donibanetik, eta bizi ezazu Bizkaiko turismoko TOP 10 esperientzietako bat!🚙
Ibilbide honekin paisaiarik onenak ezagutuko dituzu modu eroso eta dibertigarrian. Basoetan eta bailaretan zehar ibiliko zara, inguruko tontor altuenetara igotzeko, Jata eta Burgoa mendiak, eta Gaztelugatxeko San Juan, Biotopoa, Urdaibaiko Erreserba eta Uribe Kostako ikuspegi pribilegiatuez gozatuko duzu.
Datak: egunero goizez eta arratsaldez.
Irteerak Bakioko Turismo Bulegotik 10:00etan eta 16:00etan.
Ibilbidearen prezioa: 50 € pertsonako (2 pertsona gutxienez).
Informazio eta erreserbak 608 87 62 71 / 946 19 41 38 telefonoetan, bakio@4x4ocioaventura.com emailean edo www.4x4ocioaventura.com web gunean.
🌊 Itsasoa, surfa eta zirrara eragiten duten paisaiak
Uribeko kostaldea emozio hutsa da. Aste Santu honetan:
- Surf kanpamentuez gozatu Sopelako hondartzetan Peñatxurirekin.
- Itsasontziz paseatzea Bizkaiko Flyschetik, Plentziako portutik abiatuta Uribekosta Sea Toursekin milioika urteko historia kontatzen duen geologia miragarria deskubrituz.
- Geologian adituak diren Ekobideak enpresarekin Gaztelugatxeko Donienera eta Barrikako itsaslabar ikusgarrietara egindako bisita geologikoetan parte hartzea.
Plan ezin hobea paisaia paregabeak eta naturarekiko harreman zuzena bilatzen dutenentzat. 👇

ITSASONTZI-IRTEERA (PLENTZIA)
🛥️ Itsasoratu zaitez esperientzia paregabe batean Uribeko kostaldea ikuspegi pribilegiatu batetik ezagutzeko: itsasoa. Barrika eta Sopelako itsaslabar ikusgarrien ondoan nabigatuko dugu, flysch formazioak eta Kantauri itsasoaren indarra milioika urtetan zehar arroka zizelkatuz.
Ibilbidean zehar, inguruneko bitxikeria geologiko, paisajistiko eta kulturalak ezagutuko dituzu, nabigazio eroso eta esklusiboaz gozatzen duzun bitartean.
Argazkigintzarako, naturarako eta deskonexiorako aukera ezin hobea ingurune ikusgarri batean.
Datak: egun guztietan
Ordutegia: lanegunetan 16:00etatik 21:00ak arte / Jaiegunetan 9:00etatik 21:00ak arte
Prezioak:
6 pertsona arteko taldeak:
195 €, 1 orduko ibilbidea
350 €, 2 orduko ibilbidea
430 €, 3 orduko ibilbidea
7 eta 12 pertsona arteko taldeak:
350 €, 1 orduko ibilbidea
600 €, 2 orduko ibilbidea
800 €, 3 orduko ibilbidea
Informazio eta erreserbak 678 238 588 telefonoan eta rutas@uribekostaseatours.es helbidean.

SURF PEÑATXURI KANPAMENDUA (SOPELA)
Behin betiko planaren bila zabiltza zure seme-alabek Aste Santu ahaztezin batez goza dezaten? 🏄 Sopelako Peñatxuri Surf Kanpamentua opor hauetan lurreratzen da olatuak bere jolastokirik onena bihurtzeko.
Abenturaz eta itsasoz inguratuta zure teknika hobetzeko edo surfean hasteko aukera ezin hobea da. Kantauri itsasoa zain duzu!
Datak eta prezioak:
A aukera (3 egun):
Martxoak 30-31 – Apirilak 1
Prezioa: 120 €
B aukera (4 egun):
Apirilak 7-8-9-10
Prezioa: 160 €
Kanpamentuaren ordutegia: 10:00etatik 14:00ak arte
Informazioa eta erreserbak: 600 300 244 – 688 750 874 telefonoetan eta ptxsurfeskola@gmail.com helbidean.
🏛 Historia, mitologia eta tradizio biziak
Kultura-eskaintzak ere leku nabarmena du Uriben:
- Bisitatu Berangoko Burdin Hesiaren Memoriala eta ezagutu Gerra Zibilaren historia Euskadin.
- Murgildu zaitez tradizioan Landetxo Goikoa baserriko bisita mitologiko eta ondarezkoekin, eta, gainera, talo tailer batean parte hartu ahal izango duzu.
Kultura, gastronomia eta sustraiak lotzen dituen iraganerako bidaia. 👇

MARTIARTU DORRETXEA – BISITA GIDATUA (ERANDIO)
Aste Santu honetan natura eta historia uztartuko dituen plan baten bila bazabiltza, Erandioko Goierri auzora hurbilduko zaituen plan batera gonbidatzen zaitugu; Martiartu Dorretxea ezagutzera.
Bilbo eta Plentzia arteko ibilbideak kontrolatzen zituen gotorleku zahar honek harrituko zaitu bere arkitektura errenazentista ikaragarriagatik eta kondairaz betetako harresiengatik. Aitzakia ezin hobea da ibilaldi lasai bat egiteko, gotorleku militar izatetik nekazaritza-ekoizpenerako gune izatera igaro ziren dorretxe horien bilakaera deskubritzeko, betiere Uriberen zerumuga definitzen duen jaurerri-esentzia horri eutsiz.
Data: apirilak 18 (gaztelaniaz)
Ordutegia: 12:00etatik 14:00ak arte
Topagunea: Martiartu Dorretxea
Doan
Infomazio eta erreserbak turismoa@erandio.eus

BURDIN HESIAREN OROIMENAREN MUSEOA (BERANGO)
Bizkaiko historia eta kultura maite dutenentzat, Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoa ia nahitaezko geldialdia da.
Bisita ezazu eta ezagutu haren eraikuntzaren atzean dagoen historia, gotorlekuen ezaugarriak edo Bilboko bataila erabaki zuten 48 orduko borroka gogorrak.
🪖Eszenografia moderno eta liluragarri baten bidez, gure historiaren funtsezko kapitulu hau berpiztu!
Datak eta ordutegiak:
Astelehenetik ostiralera: 12:00etatik 14:00ak arte eta 17:00etatik 20:00ak arte
Larunbatetan: 11:00etatik 13:00ak arte eta 17:00etatik 19:00ak arte
Igandeetan: 11:00etatik 13:00ak arte
Itxita apirilaren 2an, 3an, 5an eta 6an.
Informazio eta erreserbak: https://www.cinturondehierro.eus/

PLASENTIA DE BUTRÓN MUSEOA (PLENTZIA)
Plentziako ontzigintza erakusketak XVIII. mendearen amaieratik XIX. mendearen hasierara arteko tokiko ontziolen historia aurkezten du. Jatorrizko agirien, ontzien fitxen eta adibide esanguratsuen bidez, Plentzia tokiko nabigaziorako zein distantzia luzeko itsas merkataritzarako ontziak eraikitzen zituen gune garrantzitsua izan zela erakusten da.
⚓Ezagutu nola eraikitzen ziren ontziak Plentzian, nortzuk izan ziren eraikitzaileak eta zer itsas bidaiatan aritu ziren. Erakusketa honek herriaren itsas iragana eta itsasoarekin izan duen harreman estua ezagutzeko aukera eskaintzen du.
Ez galdu erakusketa hau! (sarrera doan).
Datak eta ordutegiak:
Asteazken eta ostegunetan 11:00etatik 16:00ak arte
Ostiraletan, larunbatetan eta igandeetan 11:00etatik 19:00ak arte
Astelehenetan eta astearteetan: itxita
Informazio gehiago https://museoplentzia.org/eu/hasiera/ web gunean.

LANDETXO GUNEA (MUNGIA)
Aste Santu honetan, gure kulturaren sustraietara bidaiatu Landetxo Gunean.
✨ Ez utzi pasatzen Mungiako txoko magiko hau bisitatzeko aukera. Gozatu bisita gidatuez. Murgildu eskuak talo tailerretan, mokadu tradizional honen artea ikasiz, eta murgildu gure mitologiaren unibertsoan legenda batetik ateratakoa dirudien ingurune batean.
Historia, zaporea eta misterioa uztartzen dituen plana, eszenatoki paregabean.
Ondare-bisitak: bisita gidatua, eskuz egindako eguzkilore erakusketa, talo tailerra
Datak: apirilaren 2tik 6ra
Ordutegiak: 10:30etan / 12:00etan / 17:00etan
Prezioak:
Helduak: bisita gidatua + erakusketa 7 € / bisita gidatua + erakusketa + talo tailerra 9,8 €
14 urtetik beherakoak: bisita gidatua + erakusketa 5 € / bisita gidatua + erakusketa + talo tailerra 7 €
Bisita mitologikoak: bisita libreak, bisita gidatuak, talo tailerra
Datak: apirilaren 2tik 6ra
Ordutegiak: 11:00etan / 12:30etan / 17:30etan
Prezioak:
Helduak: bisita librea 5 € / bisita gidatua 7 € / bisita gidatua + talo tailerra 9,8 €
14 urtetik beherakoak: bisita librea 3 € / bisita gidatua 5 € / bisita gidatua + talo tailerra 8 €
Informazio gehiago 944 050 240 telefonoan edo landetxogunea@alaiki.eus helbidean.

AZOKAK
Azokak guri bezainbeste gustatzen bazaizkizu, gogoan izan Uribeko hainbat udalerritan egingo direla Aste Santuan.
- MARTXOAK 21: San Jose Azoka – Zubiaurrealde auzoa (BAKIO)
- MARTXOAK 22: Txakoli Eguna – Askatasun Plaza (LARRABETZU)
- APIRILAK 6: Arrieta Azoka – Libao auzoa (ARRIETA)
- APIRILAK 18: Landare Azoka – Foruen Enparantza (MUNGIA)
- APIRILAK 19: Ganadu Azoka – Loradi enparantza 2 Ferial (MUNGIA)
- Ostiral goizero Mungiako baserritarren azoka (Andra Mari).
- Larunbat goizero Gure Lurreko merkatua Sopelan (Urgitxieta plaza).
✨ Aste Santu honetan, zure plana Uriben dago!
Uribe eskualdean egunero esperientzia ezberdin bat bizi dezakezu: txakolina iluntzean dastatzea, milaka urteko itsaslabarrak zeharkatzea, antzinako ohiturak ikastea edo olatuen gaineko abenturari ekitea. Natura, itsasoa, historia eta zaporea zain dituzu.
📍 Aste Santu honetan, Bizkaia berrikusiko duzu Uriben.
Harrituko zaitu.
Informazio gehiago: www.uribe.eu
Deja tu comentario