Categorías: General

Aste Santu honetan, zatoz Uribera!

2025

Aste Santua bueltan dagoela, planak egiten arituko zara. Hondartza edo mendia, kostaldea edo barrualdea, erlaxatu edo aktibatu…
Eta aukeratu behar ez bazenu? Horretaz guztiaz gozatu ahal izateko tokia balego?
Aurten Uribe ezagutzera gonbidatzen zaitut! Ba al zatoz? ;)

PLASENTIA DE BUTRÓN MUSEOA (PLENTZIA)

Plentziak 100 urteko kirol pasioa ospatuko du!⚽️

Martxoaren 9tik maiatzaren 9ra, Plentziako alde zaharrean dagoen Plasentia de Butrón Museoak Plentzia S.D.aren historian zehar bidaia bat egitera gonbidatzen zaitu. Hastapenetatik gaur egunera arte, klubaren balentriak biziberrituko dituzu, bere izarrak ezagutu (Jon Rahm barne! ) eta objektu historikoak miretsi, hala nola kamisetak eta trofeoak, baita 1920 eta 1940 urteen artean erabilitako baloiak eta futboleko botak ere, Athletic Cluben Museoaren laguntzari esker.

Ez galdu erakusketa paregabe hau! (sarrera doakoa da).

Informazio gehiago: https://museoplentzia.org/eu/hasiera/


DONIENE GORRONDONA TXAKOLINA (BAKIO)

🥂🥂Txakolina gustoko baduzu, hona hemen proposamen on bat altxor gastronomiko honetaz gozatzeko.

Ezagutu txakolina egiteko prozesua mahastietan barrena eta Bakioko Doniene Gorrondona upategia bisitatuz eta bukatu salda hau dastatuz.

Data: apirilak 19, 12:00etan
Prezioa: 17,50 € pertsonako
Informazio eta erreserbak: https://donienegorrondona.com/eu/bisitak/


TXAKOLI URIARTE – FIKA (GAMIZ – FIKA)

🥂¡Txakoli Uriarte ateak irekitzen ditu Aste Santuan!

Hurbil zaitez upeltegi honetara eta bizi ezazu esperientzia bat bertako mahastietan barna eta bertako txakolinak dastatuz, pintxo goxo batzuen laguntzaz.

Datak: apirilak 17, 18 eta 19, 11:00etatik 13:00etara.
Prezioa: 28 € pertsonako (barne: URIARTE txakolinaren 2 dastaketa, BEREZI txakolinaren 2 dastaketa, 4 pintxo, gilda, txistorra, gazta irasagarrarekin eta euskal pastela.).
Informazioa eta erreserbak: 659 674 595  / 94 615 35 35 (bulegoan, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 13:00etara).


SPUTNIK CLIMBING (BERANGO)

Abentura eta eskolarik gabeko ikaskuntza! 🧗 Durangoko Sputnik Climbing kanpamentuetan eskalada, natura eta jasangarritasuna uztartzen dira esperientzia ahaztezin baterako.

Ikasi, jolastu eta hazi hezitzaileekin. Hemen kirola eta balioak eskutik doaz esperientzia oso eta seguru batean.

Eta hori ez da dena! Horrez gain, skatea Drop Indoor instalazioetan eta golfa Argararekin ezagutzeko aukera izango duzu.

Argi dago, Sputnik-ekin dibertsioa bermatuta dago!

Sartu https://sputnikclimbing.com/eu/rokodromoa-bizkaia/berango/jarduerak/ eta adi “Kanpamentuen” eta “Eskolarik gabeko egunen” data eta ekintzei.

Informazio gehiago berango@sputnikclimbing.com helbidean edo 747 45 42 64 telefonoan.


4x4OCIOAVENTURA (BAKIO)

Anima zaitez 4×4 ibilbide honekin Bakio eta Gaztelugatxeko Donibanetik, eta bizi ezazu Bizkaiko turismoko TOP 10 esperientzietako bat!🚙

Ibilbide honekin paisaiarik onenak ezagutuko dituzu modu eroso eta dibertigarrian. Basoetan eta bailaretan zehar ibiliko zara, inguruko tontor altuenetara igotzeko, Jata eta Burgoa mendiak, eta Gaztelugatxeko San Juan, Biotopoa, Urdaibaiko Erreserba eta Uribe Kostako ikuspegi pribilegiatuez gozatuko duzu.

Datak: egunero goizez eta arratsaldez.
Irteerak Bakioko Turismo Bulegotik 10:00etan eta 16:00etan.
Ibilbidearen prezioa: 50 € pertsonako (2 pertsona gutxienez).
Informazio eta erreserbak 608 87 62 71 / 946 19 41 38 telefonoetan, bakio@4x4ocioaventura.com emailean edo www.4x4ocioaventura.com web gunean.


PLENTZIA – “ITSAS TRADIZIOA” BISITA GIDATUA

  • Data: apirilak 13
  • Ordutegia: 11:00etan (euskaraz) eta 12:15etan (gaztelaniaz).
  • Topagunea: Plentziako Turismo Bulegoa.
  • Prezioa: Doan.

Izen-ematea: Plentziako turismo bulegoa / 688 66 74 94 / 946 77 41 99 / turismo@plentzia.eus


LEZAMAKO IBILBIDEA; “KIROLA ETA TRADIZIOA”

Ezagutu Lezamako historia kirola eta tradizioa uztartzen dituen 3,4 km-ko ibilbide zirkularraren bidez. Dorretxea bezalako bitxiak ikusiko dituzu, txakolin-zelai zabalez inguratutako baserriz eta elizen xarmaz gozatzen duzun bitartean.

Data: apirilak 12, 11:00etatik 13:00etara.
Doan
Topagunea: Kurtzea-Lezama tren irteera
Informazio eta erreserbak: 666 85 77 61 / ekobideak@gmail.com


IBILBIDE ZIRKULARRAK (GORLIZ)

Ezagutu Gorlizen magia bere ibilbide zirkularren bidez, non urrats bakoitzak arnasa lapurtzen duten paisaietara eta historiaz beteriko txokoetara eramaten zaituen.✨

Datak: apirilak 13, 20 eta 27
Ordutegia: 09:00etan
Topagunea: Ibarreta Plaza
Informazio eta erreserbak: info@visitgorliz.eus / 946 77 43 48
Izen-emateak apirilaren 2tik aurrera!


HITZALDIA “12 MILIA” (GORLIZ)

I eta II Guerra zibila Bizkaiko kostaldea.⚓
“Bermeo eta Barrika banatzen dituzten 12 miliatan 8 ontzi hondoratu kontzentratuta daude”.

Data: apirilak 16
Ordutegia: 19:00etan
Informazio eta erreserbak: info@visitgorliz.eus / 946 77 43 48

IBILBIDEA. “BIZKAIKO KOSTALDEAK EZKUTATZEN DUENA” (GORLIZ)

Murgildu historia eta argazkilaritza uztartzen dituen 4 orduko ibilbide batean.

Data: apirilak 19 eta 26
Informazio eta erreserbak: info@visitgorliz.eus / 946 77 43 48


GOZATU MUNGIAN – FAMILIENTZAKO BISITA GIDATUA

Bizi ezazu esperientzia bat familian, Mungiako udalerrian zehar bisita gidatu bat eginez!

“Alkartasunaren Feriaa” gymkana turistikoa oinarritzat hartuta, herriko monumentu garrantzitsuenak bisitatuko dira, argituz joan beharko duzuen pista eta galderen bitartez.⁉️

Erronka onartzen duzue?🧩

Datak: apirilak 18 eta 20
Ordutegia: 11:00etan (iraupena 1,5 ordu)
Doan
Informazio eta erreserbak: 623 43 82 33 / pinsonmap.viajes@gmail.com


TXAKOLIN MUSEOA – TXAKOLINGUNEA (BAKIO)

Bakioko “Txakolin Museoa”-ren ikus-entzunezko eta baliabide interaktiboen bidez, txakolinaren ezaugarriak eta elaborazio prozesua ezagutuko duzu; ardo berezia, bakarra eta izaera propiodunaren historia eta azken garaietako bilakaera.🥂

Jakin ezazu nola upeltegiek, tradizioaren balioei atxikita egon arren, ez dieten uko egiten teknologia berriei, eta nola sartu dituzten azken aurrerapenak ekoizpen prozesu tradizionalean.
Ba al zenekien, ezagunena txakolin zuria izan arren, txakolin arrosa edo “oilar-begia” ere egiten duten upategiak badaudela? Eta txakolin beltza ere egiten dela?

Datak: apirilak 17, 18, 19 eta 20
goizez: 10:00etatik 15:00rak arte (azken bisita 14:00etan) 
arratsaldez: 16:00etatik 19:00ak arte (azken bisita 17:30etan)

Data: apirilak 21
goizez: 10:00etatik 15:00ak arte (azken bisita 13:30etan).

Informazio eta erreserbak 94 602 85 13 telefonora deituz edo txakolingunea@bizkaia.eus helbidera idatziz.


BURDIN HESIAREN OROIMENAREN MUSEOA (BERANGO)

Bizkaiko historia eta kultura maite dutenentzat, Burdinazko Hesiaren Oroimenaren Museoa ia derrigorrezko geralekua da.
Bisitatu eta ezagutu haren eraikuntzaren atzean dagoen historia, gotorlekuen ezaugarriak edo Bilborako borroka erabaki zuten 48 orduko konbate biziak.

🪖Eszenografia moderno eta liluragarri baten bidez, gure historiaren kapitulu erabakigarri hau biziberritu ezazu!

Datak eta ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 12:00etatik 14:00ak arte eta 17:00etatik 20:00ak arte
Larunbatetan: 11:00etatik 13:00ak arte eta 17:00etatik 19:00ak arte.
Igandeetan: 11:00etatik 13:00ak arte
Apirilean, egun guztietan irekita igande eta jaiegunetan izan ezik (apirilak 17, 18 eta 21).
Informazio eta erresebak: https://www.cinturondehierro.eus/


IBILBIDEAK BIZKAIKO FLYSCHETIK

Bizkaiko Flysch-ean zehar ibilbide gidatua egitea modu ezin hobea da Bizkaiko txoko honetako interes geologiko handieneko lekuak ezagutzeko. Denboran milioika urte atzera egin eta paisaia eta bista ikusgarriez gozatuko duzu, baita balio geologikoagatik bitxienak diren txokoez ere.🥾🪨

Gaztelugatxeko San Juan
San Joanen geologia. Gaztelugatxen, Bizkaiko kokagune ezagunenetako batean, gazteluen artean ezkutatuta, dragoiak merezi duen paisaia eta ondarea dugu.

Data: apirilaren 12tik 17ra
Ordutegia: 11:00etan
Iraupena: 2 ordu
Prezioa: 25 € pertsonako
Topagunea: turismo informazioko gunea, Urizarreta sarrera
Informazio eta erreserbak: 666 85 77 61 / ekobideak@gmail.com

Barrika, tolesen katedrala
Barrikan flyscha ez ezik (ikus daitekeen lekurik onenetakoa izanik), egitura harritsuak ere baditugu, itsaslabarretan forma ikusgarriak uzten dizkigutenak. Zatoz ezagutzera!

Data: apirilak 12, 11:00etan (iraupena 2 ordu)
Prezioa: 12 € pertsonako
Topagunea: Barrikako begiratokia.
Informazio eta erreserbak: 666 85 77 61 / ekobideak@gmail.com / https://ekobideak.com/flysch-bizkaia/

Armintzako flysch beltza
Uste zenuten flysch mota bakarra zegoela? Armintzan Flysch oso berezia eta (ia) bakarra aurkituko dugu: Flysch Beltza.

Data: apirilak 13, 11:00etan (iraupena 2 ordu)
Prezioa: 8 € pertsonako
Topagunea: Armintzako pistak (hondartza ondoan).
Informazio eta erreserbak: 666 85 77 61 / ekobideak@gmail.com / https://ekobideak.com/flysch-bizkaia/

Sumendi bat Bakion?
Txakolinaren sorlekua da Bakio, eta Bizkaiko hondartzarik zabalena du, baina bertako biztanleek ere ez dakite nondik datozen Bakioko Haitz Gorriak eta Haitz Berdeak.
Ba al zatoz misterio bolkaniko hau argitzera?

Data: apirilak 26, 11:00etan (iraupena 2 ordu)
Prezioa: 8 € pertsonako
Topagunea: Eskultura Txakolinari (Bakioko hondartzaren erdia).
Informazioa eta errserbak: 666 85 77 61 / ekobideak@gmail.com / https://ekobideak.com/flysch-bizkaia/

Sopela. Meteoritoaren aztarna. 
Uribeko hondartza erreferente batean, uretatik metro gutxira, itsaslabarren artean ezkutatuta, iraganeko gertakari eta animaliez hitz egiten digun marka bat dugu.
Gurekin zatoz abentura honetan?

Data: apirilak 27, 11:00etan (iraupena 1 ordu 30min.)
Prezioa: 8 € pertsonako
Topagunea: Gorka Yarritu Surf Eskola
Informazio eta erresebak: 666 85 77 61 / ekobideak@gmail.com / https://ekobideak.com/flysch-bizkaia/

ETA GAINERA...!

Zientzia naturan. Leioa pausoz pauso.
Euskal Herriko Unibertsitatearen ingurua aprobetxatuko dugu Euskadiko naturaren ibilbidea egiteko, bertako monumentu, mineral eta fosil esanguratsuenak ezagutuz. Ezagutu Leioa pausoz pauso, Ekobideak taldearen eskutik!

Data: apirilak 20, 11:00etan (iraupena 2 ordu)
Prezioa: 3,5 € pertsonako (barne: pintxo + txakoli Leioako zenbait tabernetanen)
Topagunea: 5 Aularios geltokia, UPV/EHUko parkinaren ondoan.
Informazio eta erresebak: 666 85 77 61 / ekobideak@gmail.com / https://ekobideak.com/rutas-leioa/


SURF (BAKIO)

Surfa egiten ikasi nahi baina pausua inoiz eman ez duzun horietakoa bazara, Uriben erraz jarriko dizugu!🏄

Zure beharretara egokitzen diren aukerak ditugu. Bai zure lehen aldia bada, bai zure teknika hobetu nahi baduzu edo, besterik gabe, jarduera horretaz gozatu nahi baduzu, Uriben profesional handiak ditugu, eta haiekin ikasi, hobetu eta, batez ere, uretan gozatuko duzu.

BAKIOko URETAN SURF ESKOLAn, Aste Santu osoan zehar irekita egongo dira ateak, surf klaseak taldean eta partikularretan emanez.
6 eta 13 urte bitarteko haurrentzat +- eguneko kanpalekuak ere eskaintzen dituzte goizeko 9:30etatik 14:00etara.
Egunero surf ikastaro bat barne hartzen du eta aste osoan zehar skate, surfskate, txangoak, jolasak… bezalako ekintzak antolatzen ditu. Izena emateko aukera: astebete (astelehenetik ostiralera) edo bi aste.

Informazio eta erreserbak: 680279526 telefonoan, uretansurf@gmail.com helbidean edo www.uretansurfing.com web gunean.


TAUPADA ABENTURA (GORLIZ)

Abenturaz betetako asteaz gozatzeko gogoz?

TAUPADA ABENTURAko ateak Aste Santu osoan zehar egongo dira zabalik.
🏕️Abenturaz, kirolez eta naturaz betetako egunak izango dira.
🌊 Uretako jarduerak: surfa, bodyboarda, kayaka eta big sup
🌿 Lehorreko jarduerak: ginkana eta jolasak, mendi-ibiliak, orientazioa, arku-tiroa, hipika, animal flow, acroyoga, baltsamo-tailerra eta balance board.

Datak: apirilaren 12tik 27ra
Adinak: 2011-2019 bitartean jaiotakoak (Taldeak adinaren arabera).
Ordutegiak:
✔ 9:00-10:00 Ludoteka (jolasak airepean).
✔ 10:00-14:00 Kolonietako ekintzak.
Kokapena: Ondarganeko Parkea
Informazio eta erreserbak: https://taupadabentura.com/eu/jarduera/aste-santuko-koloniak-euskaraz/


KOBA SURF ESKOLA (BAKIO)

🏄Olatuak eta dibertsioa Bakion!

Olatuak zamalkatzeko prest?
KOBA SURF ESKOLAn surfean, erreskatean eta sorospenean 2. mailako tituludun profesionalak izango dituzu. Zure segurtasuna bere lehentasuna delako!
Portuko pasealekuan daude; beraz, hondartzatik oso gertu egongo zara!🏖️
Instalazio osoak dituzte: aldagela, dutxak eta doako armairuak. Gozatzeaz bakarrik ardura zaitezen!

Izena emateko lekuak dagoeneko irekita daude, baina mugatuak dira, beraz, ez izan zalantzarik eta eman izena!

Datak:
Talde 1: apirilak 14, 15, 16, 17 eta 18
Talde 2: apirilak 21, 22, 23, 24 eta 25
Ordutegia: 9:00etaik 14:00ak arte
Prezioa: 150€ /astea (barne: hamaiketako, neopreno eta taulak, dutxak, erantzukizun zibileko asegurua).
Informazio eta erreserbak: kobasurfeskola@gmail.com​ emailean, 620 68 57 53 telefonoan edo https://kobasurfeskola.com/#Services web gunean.


BOGA GARAGARDOA (MUNGIA)

Uribe eskualdea benetako paradisua bihurtu da artisau garagardoa maite dutenentzat. Horietako bat bazara, kalitate bikaineko garagardoak ekoizten dituen upategi bat bisitatzera gonbidatzen zaitugu: BOGA GARAGARDOA!🍻

Datak: apirilak 12 eta 26
Ordutegia: 12:00etatik 14:00ak arte
Prezioa: 16 € pertsonako
Informazio eta erreserbak: 688 871 069 telefonoan, info@boga.eus emailean edo https://boga.eus/bisitatu/ web gunean.


FUN & GOLF URGOITI JAUREGIAN

Gozatu Aste Santua swingarekin Mungiako Urgoiti Jauregian! ⛳

Egunerokotasunetik ihes egin eta zatoz Pitch & Putt-era jolastera profesionalen eskutik eta naturaz inguratutako zelai batean, deskonektatzeko eta aire zabaleko kirolaz gozatzeko aproposa.

Iraupena: 1,5 / 2 ordu
Prezioa: 28 € pertsonako (barne bola eta makilak)
Oinetako erosoekin joatea komeni da.
Ezinbestekoa da 48 ordu lehenago erreserba egitea.
Informazioa eta erreserbak, 946 74 68 68 telefonoan.


AZOKAK

Azokak guri bezainbeste gustatzen bazaizkizu, gogoan izan Uribeko hainbat udalerritan egingo direla Aste Santuan.

  • APIRILAK 5: Nekazamudio azoka – Kultur Etxea (ZAMUDIO)
  • APIRILAK 5: Landare azoka – Foruen enparantza (MUNGIA)
  • APIRILAK 6: Arrietako azoka – Libao auzoa (ARRIETA)
  • APIRILAK 13: Txakolin Eguna – Askatasun Plaza (LARRABETZU)
  • APIRILAK 20: Ganadu azoka – Loradi enparantza (MUNGIA)
  • APIRILAK 27: Nekazaritza eta abeltzaintza azoka – Garai auzoa, 1 (GATIKA)

Badakizu nondik hasiko zaren? 24 udalerri dituzu zain, turismo eta aisialdi eskaintza zabalarekin. Zure zain gaude!

uribe uribe

Compartir
Publicado por
uribe uribe

Entradas recientes

Sondika. Enologia Eguna / Día de la Enología

🍷¡El domingo 5 de octubre ven a celebrar el Día de la Enología a 📌Sondika!…

5 meses hace

URIBE ON TOUR 2025

Murgildu zaitez Uriberen esentzia zirraragarrian "Uribe On Tour" ekitaldiarekin, uztailean eta abuztuan ahalik eta gehien…

9 meses hace

URIBE ON TOUR 2025

Sumérgete en la vibrante esencia de Uribe con "Uribe On Tour", un programa repleto de…

9 meses hace

“Sopela Gustora”: Tu cita ineludible con los mejores pintxos de Sopela y Larrabasterra

¡Desde Visit Uribe te animamos a vivir esta experiencia gastronómica y a disfrutar de todo…

10 meses hace

¡Loiu retrocede en el tiempo con su Feria Medieval!

Este fin de semana, el municipio de 📍Loiu se prepara para un emocionante viaje al…

10 meses hace

¡Esta Semana Santa, ven a Uribe!

Con la Semana Santa a la vuelta de la esquina, seguro estarás haciendo ya planes.…

2 años hace